big datagizarteaberrikuntza
Nola aplikatu datu horien ahalmena, gizartea aldatzeko

Milioika eta milioika datu bidaltzen ditugu gure mugikor eta ordenagailuetatik konpainia teknologikoetara. Datu horiek, prozesatu ondoren, izurgarrizko potentziala daukate, eta oso arriskutsuak izan daitezke, haietaz abusatzen bada. Bada ohartarazten duenik zenbait konpainiak ahalmen izugarrizkoa dutela datuak erabili eta pertsonengan eragiteko, eta, hala, gehiago saldu, gure portaerak baldintzatu eta hauteskunde batzuetako emaitza erabaki ere erabaki dezaketela.

Baina datu bolumen hori erabil daiteke gizartea aldatzeko ere, gizarte gisa ditugun erronkei aurre egiteko. Erabil daiteke hiriak hobetzeko, kutsadura gutxitzeko, pobrezia eta gizarte bazterketa saihesteko, zerbitzu berriak diseinatzeko edo denontzako lagunkoiagoak diren kaleak egiteko.

Donostiako Udalak uste du Big Data lagungarria izan daitekeela hiria aldatzeko. Hori dela eta, behatoki integral bat martxan jartzeko ari gara lanean, hirian eta auzoetan gertatzen ari denari buruz informazio gehiago eta hobea biltzeko.
Proiektu handinahi eta berritzailea da, potentzialitate handikoa da, aukera emango diguna etengabe aldatzen ari den Donostia gero eta konplexuago hau hobeto ezagutzeko.

Horregatik, ideia hori partekatu nahi dugu herritarrekin, eta hobeto ezagutu, aditu batzuen eskutik, nola erabil daitekeen Big Data denon onerako. Honako hauek izango dira parte hartzaileak: Humberto Bustince adimen artifizialean eta big data alorrean aditua, Nafarroako Unibertsitate Publikoko katedratikoa eta Jakiundeko kidea; Ibon Ramos (Donostiako udalatxea); eta Gorka Espiau, Agirre Lehendakaria Center-eko gizarte berrikuntzako aditua. Gainera, gure artean izango dugu Matthew Claudel, Masschussetts Institute of Technology (MIT)ko ikertzailea, eta Audray Fontaine, McGill Unibertsitateko kidea.

Azken batean, hitzaldi hori oso baliagarria izango da Big Datari buruz eta gizarte onurarako duen potentzialitateari buruz gehiago jakiteko.

Eguna: abenduak 10, astelehena
Ordua: 18:30 – 20:00
Tokia: San Telmo museoa

Izen ematea: Ibon_Ramos@donostia.eus

  • Zer big data gizartea berrikuntza
  • Noiz 2018/12/10 18:30 - 20:00"
  • Non San Telmo Museoa
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal