indarkeriamintegiaipar irlandabakea
Indarkeriak (kaleko bizitzan) utzitako ondorioak

Baketikek eta Agirre Lehendakaria Centerrek, datorren ostegunean, maiatzaren 17an, goizeko 10etan, EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren 1.1 aretoan (Ibaeta Campusa. Oñati Enparantza, 2. Donostia), "Hirigintza eta indarkeria" mintegia antolatu dute.

Bertan, eta Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren laguntzarekin, Ulster-ko Unibertsitateko Bake Katedraren zuzendaria den Brandon Hamber egongo da; Ipar Irlandako eta Hego Afrikako bake prozesuan zuzenean aritu zena. Hala, Liberiako, Mozanbikeko, Bosniako eta Sierra Leonako bake prozesuen konponbidean jardun da, besteak beste.

Egun, Ipar Irlandan, indarkeriak, hirigintzan eta kaleko bizitzan izan duen eraginaren inguruko ikerketa zuzentzen ari da. Hori dela eta, bere bisita aprobetxatu nahi izan dugu mintegi hau antolatzeko: indarkeriak hirigintzaren plangintzan eta diseinuan zer nolako eragina duen eta elkarbizitzareko espazio publikoetan duten eraginaz ohartzeko.

Esperientziak partekatzeko abagunea aprobetxatu nahi du egitasmo honek, gaiaren inguruko gogoetak egiteko, batzutan propio dugun eskarmentua, ahaztuta badugu ere.

Aldez aurretik asistentzia baieztatzea eskertuko genuke: openakademia@agirrecenter.eus.

Plaza mugatuak.

Saioak aldibereko itzulpena izango du.

  • Zer indarkeria mintegia ipar irlanda bakea
  • Noiz 2018/05/17 10:00 - 11:30"
  • Non EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren 1.1 aretoan (Ibaeta Campusa. Oñati Enparantza, 2. Donostia)
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal