Agirre Lehendakaria Center (ALC) Hik Hasi proiektu pedagokioaren XX. Udako Ikastaroetako irekitze jardunaldian parte hartuko du. Izan ere, gure zuzendaria den, Juan Jose Ibarretxek, uztailaren 1eko hasierako hitzaldia eskainiko du. Egun osoko jardunaldi honetan, euskal hezkuntzak dituen erronkei buruz zenbait ikuspegi desberdinetatik hausnartuko da. Horretarako, hainbat gonbidatuekin osatutako mahai-inguruak antolatu dira.

Mahai-inguru hauetan besteak beste, Arcadi Oliveres, ekonomialaria eta bakearen eta justizia sozialaren aktibista; Joseba Azkarraga Etxagibel, soziologoa eta EHUko irakaslea; Jon Sarasua, filosofoa, idazlea eta MUko irakaslea; Heike Freire, pedagogoa eta heziketa berdean aditua; eta Aritz Otxandiano, Berrikuntza Sozialeko arduraduna Fagor Taldean, hartuko dute parte.

Ekitaldia Donostiako kanpuseko EHUren Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Areto Nagusian izango da. Izena emateko linka hemen duzu.

Jardunaldiaren inguruko informazio gehigarrirako klikatu hemen.

  • Noiz 2019/07/01 09:00 - 18:30"
  • Non EHUren Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea Donostiako kanpusean
  • Hitzorduaren URLa Kanpo webgunea
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal