Agirre Lehendakaria Center (ALC) Euskal Herriko Unibertsitatean bere egoitza duen ikerketa politiko eta sozialerako zentroa da. ALC Agirre Lehendakaria Fundazioak sustatu zuen New Yorkeko Columbia Unibertsitatearekin eta New Jerseyko Setton Hall Unibertsitatearekin elkarlanean. Zentruaren bokazio nagusia Euskal Herriak azken 40 urteetan bizi izan duen eraldaketa sozial eta ekonomikoa aztertzea da, 1980ko hamarkadaren hasierako krisi ekonomiko sakon eta indarkeriatik gaur egunera arte iritsi arte. Izan ere, egun, giza garapen iraunkorrari buruzko adierazle aurreratuak aurkezten ditu.

Euskal gizarteak erronka handiei aurre egin behar dio (berdintasuna, lehiakortasuna, lan etorkizuna, gizartearen zahartzea, migrazio fenomenoak, klima-aldaketa) eta hauek gainditzeko, esperientzia eta ezagutza baditugu. ALCk orain dela 4 urtetik ona lantzen ari dituen ideiak, hausnarketak eta ikerketak euskal gizartearekin partekatu nahi ditu. ALCren deiera ezagutza guzti hori partekatzea eta euskal gizartearen giza garapen iraunkorran laguntza ematea da.

Ezagutza partekatzeko eta eztabaida konstruktiboak bultzatzeko helburuarekin, ALCk “Giza Garapen Jasangarriari buruzko Hitzaldi Zikloa” aurkezten du. Espazio berri honek giza garapen iraunkorra eta Euskadik gizarte justua eta kohesionatua lortzeko, aurretik dituen erronkak ezagutzeko aukera emango digu; gizarte berdintasuna eta lehiakortasun ekonomikoa bateratzeko gai den etorkizuna eraikiz.

Nori dago zuzendua?

Ziklo hau euskal gizartearen giza garapen iraunkorrerarekiko bokazio eta konpromisoa duten 25 laguni zuzenduta dago. Parte hartzeko baldintza gisa, parte-hartzaileek hitzaldi zikloaren saio guztietara beren asistitzea berrestea eskatzen da.

Inskripzioa eta matrikula

Interesa duten guztiek apirilaren 12tik maiatzaren 3ra izena eman dezakete itxaso@agirrecenter.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz, zikloan parte hartzeko duten interesa azalduz. Plazak mugatuak dira eta leku erreserba izen ematearen ordena zorrotza jarraituz egingo da, momentuan erreserba baieztatuz. Kupoa beteta dagoenean, posta elektroniko bidez eta webgunearen bidez jakinaraziko dugu.

Hitzaldi zikloa doakoa da, baina saio guztietan parte hartzea bermatu behar da.

Saio guztietan parte hartzen dutenek asistentzia ziurtagiri bat jasoko dute Agirre Lehendakaria Centerren zuzendaria den Juan Jose Ibarretxek sinatuta.

Programa eta irakasleak

Programa hiru saioko ziklo gisa aurkezten da: maiatzaren 8an eta 22an eta ekainaren 5ean.  

Saioak asteazkenetan izango dira, arratsaldeko 5etatik 8etara, Bilboko Esperientzia Gelatan (Banco de España, 2 -Alde Zaharra-).

Hauek izango dira zikloan zehar jorratuko diren gaiak:

  • Maiatzak 8. Juan Jose Ibarretxe. Lehendakari ohia eta Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendaria: "Kultura da gakoa".
  • Maiatzak 22. Txabi Anuzita. Unesco Etxeko Harreman Instituzionalen Arduraduna: "Garapen Iraunkorrerako Helburuak Euskadin".
  • Ekainak 5. Javier Sotil. Mondragon Korporazioko presidente ohia: "Euskal kooperatibaren eredua".
  • Noiz 2019/05/08 17:00 - 2019/06/05 20:00
  • Non EHUk Bilbon dituen Esperientzia Gelatan
  • Kontaktu izena
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal