Azken urteotan zehar ohartarazi egin dugu zenbait euskal erakundeok giza garapen iraunkorra oinarritzat hartu dugula gure lan-ildoak garatzeko. Horregatik erakunde hauek elkartzeko momentu aproposa delakoan gaude, amankomunean ditugun elementuak identifikatzearren; horrela, eta elementu horiek gure lan-ildoetara gehituz, gure diskurtso zein jarduera-eremuak sendotuko ditugu.

Zenbait erakunde akademiko eta think-tank gonbidatuko ditugu beraien lan-lerroak partekatzera, mintegiaren lehenengo partean. Bigarren partea dinamika bat sortzean datza, elkarrekin eztabaidatzeko eta ikuspuntuak partekatzeko, bere lan-lerroak azaldu dituzten erakundeekin eta beste zenbait gonbidatuekin. 

Mintegiaren helburua honakoa da: euskal etorkizunerako lan-lerro batzuk definitzea,  giza garapen iraunkorraren inguruan, guztiok, elkarrekin, gure herriaren garapena sendotzeko. 

 

  • Noiz 2017/05/16 16:00 - 19:00"
  • Non Carlos Santamaría Zentroa (Elhuyar Plaza, 2 - Donostia)
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal