Datorren ostegunean, uztailak 11, Mariana Mazzucato, nazioarte mailan ekonomia eta giza berrikuntzan aditu adierazgarrienetariko bat, Donostian izango dugu Agirre Lehendakaria Centerrek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatutako hitzaldian.

Gaur egun, Mazzucato Berrikuntza eta Balio Publikoaren Ekonomiako irakaslea da Londreseko University College-n (UCL), non Institute for Innovation and Public Purpose sortu eta zuzentzen duen.

Era berean, hainbat argitalpen eta liburuen egilea da, horien artean aipagarria da Gauzen balioa: Nork produzitzen eta irabazten duen ekonomia globalean. Honetan, balioaren benetako izaera eta zergatik den garrantzitsua aztertzen du; iraganean pentsamendu ekonomikoan garrantzia zuten gaiak eta, besterik gabe, jada eztabaidatzen ez ditugunak. Egun dugun sistema, guztiontzat onuragarria eta iraunkorra den beste batekin ordezkatu nahi badugu, premiazkoa eta beharrezkoa dugu aberastasunaren jatorria birpentsatzea eta Mazzucato-ren galdera nagusia erantzutea: zein mundutan bizi nahi dugu?

Hitzaldia uztailaren 11ean, ostegunean, 18.00ean, Donostiako Tabakaleran izango da.

Izen emateak: itxaso@agirrecenter.eus  uztailaren 9ra arte.

Aldibereko itzulpen zerbitzua egongo da

  • Noiz 2019/07/11 18:00 - 20:00"
  • Non Tabakalera. Donostia/San Sebastián
  • Kontaktu izena
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal