Datorren abenduaren 7an Agirre Centerrek EXPERIMENTATION by Design hitzaldian parte-hartuko du Kopenagen. Hitzaldia Dansk Design Centre eta Danish Business Authority ekimenek bultzatu dute. 

Berrikuntzaren inguruko ekitaldi honek nazioarte-mailako adituenik garrantzitsuenak bilduko ditu, Agirre Centerreko kidea den Gorka Espiau barne. Gorkak, alde batetik, euskal kasuari buruz hitz egingo du, "The Basque experience and lessons learned for large scale design" lelopeko saioan; eta bestetik, Montrealen CRIEM-McGill University-rekin gindako lana azalduko du.