Hitzaldia Bizkaia Aretoan (Bilbo)

4 erakunderen narratibak: Argia, Elhuyar, Elkar eta Ikastolen Elkartea

Euskararen biziberritze-prozesuan erakunde eta norbanako ugari egon da inplikaturik, eta ekimen berritzaile eta eraldatzaile ugari eskaini ditu. Duela bost hamarraldi hasitako bide hura testuinguru politiko eta sozial zailean abiatu zen, eta gaur egun arte iritsi da. Baina zerk bultzatu zituen pertsona eta erakunde horiek bide hau egitera? Balio eta oinarri sendoak egon dira hartutako erabakien atzean: elkarlana, demokrazia, konpromisoa, berdintasuna, erresilientzia eta burujabetasuna.

Balio horiek identifikatzeko, Elhuyarrek ikerketa-proiektu bat garatu du. Horretarako, lanerako egon diren balioak eta aurrera egiteko gakoak izan diren hainbat egitasmo berritzaile identifikatu eta aztertu ditu Argian, Elkarren, Ikastolen Elkartean eta Elhuyarren.

Martxoaren 20az, asteartean, arratsaldeko 6etan, Bilboko Bizkaia Aretoan ikerketa honen emaitzak aurkeztuko ditugu. Horretarako lau erakunde hauetako ordezkariak izango ditugu gurekin: Bego Zuza (Argia), Joanmari Larrarte (Elkar), Leire Cancio (Elhuyar) eta Abel Ariznabarreta (Ikastolen Elkartea).

Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendariak, Juan Jose Ibarretxek, ere parte hartuko du saioan, lan honen emaitza antzeko beste ikerketa batzuekin (kooperatibak, Gipuzkoako lurraldea, unibertsitate-sistema) alderatzeko.

  • Noiz 2018/03/20 18:00 - 19:30"
  • Non Bizkaia Aretoa. Bilbao
  • Kontaktu izena
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal