Elkarrekin bizitzeak, hirietan zein herrietan, bizikidetzarako funtsezkoak diren zerbitzu batzuen partekatzea eta bultzatzea eskatzen du. Euskadin esperientzia luzea daukagu gizartearen eskaerei erantzuteko ezezik, pertsonen bizi kalitatea hobetzeko ere,  lankidetza publiko-pribatuaren formulak bilatzen.

Agirre Lehendakaria Center (ALC) eta Arizmendiarreta Kristau Fundazioa kolaborazioan eta lankidetzan lan egiteak dituen onuretan sendo sinesten duten bi erakunde dira. Hori dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Euskadin lankidetza publiko-pribatua aztertzeko eta arlo honetan sortzen diren etorkizuneko aukerak eta erronkak aztertzeko jardunaldi bat antolatu dugu.

Honetan, lankidetza publiko-pribatuaren arrakasta eta arlo honetan nazioarte mailan ikusten diren joerak aztertuko dituzten adituekin parte-hartzea izango dugu, hala nola, Juan Jose Ibarretxe Agirre Lehendakaria Centerreko Zuzendaria eta Lehendakari ohia, Ander Errasti Globernance-tik, Elkargiko Zuzendaria Zenon Vazquez, Sareen Sareko Presidentea Pablo Gonzalez, Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko Presidentea, Mari Jose Aranguren Orkestrako Zuzendari Nagusia eta Xabier Barandiaran Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusiaren estrategia aholkularia.

Jardunaldia Donostiako Tabakaleran izango da. Urriaren 23an, asteazkena, goizeko 9etatik 14:00ak arte.

Izen emateak: openakademia@agirrecenter.eus

  • Noiz 2019/10/23 09:00 - 14:00"
  • Non Tabakalera. Donostia/San Sebastián
  • Kontaktu izena
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal