pentsioaksistemaberdintasuna

Azken hilabeteotan euskal erretirodunek etengabeko mobilizazioari ekin diote, pentsio duinak eskatuz.

Hau funtsezko gaia da. Orainari dagokionez, gure gizartean berdintasuna lortzeko erronka, hein handi batean, erretirodunei bizitzaz baldintza duin batzuetan gozatzen jarraitzea ahalbidetuko dieten pentsioak izatearen baitan dago. Etorkizunari begira, pertsona nagusien portzentajea handituz doan gizartea garenez, jokoan dago pentsio duinak bermatzeko gai izatea.

Gai hau argitu nahi dugu Olazar Jubilatu Elkarteak, Agirre Lehendakaria Centerren kolaborazioarekin, antolatutako hitzaldian. Martxoaren 21ean, ostegunean, 18.00ean, Eskoriatzako Kultur Etxean izango da.

Horretarako, Mikel de la Fuenteren parte-hartzea izango dugu, Euskal Herriko Unibertsitateko Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko irakasle erretiratua, sakon ikertu duena gai hau.

  • Zer pentsioak sistema berdintasuna
  • Noiz 2019/03/21 18:00 - 20:00"
  • Non Eskoriatza. Kultur Etxea
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal