Arizmendiarrieta Kristau Fundazioak eta Oreki Fundazioak Agirre Lehendakaria Center gonbidatu dute ENPRESEN ARTEKO LANKIDETZA AZTERTZEKO ANTOLATU DUTEN FOROAN parte-hartzera. Ekitaldi hau datorren apirilaren 11an egingo da, Orona Fundazioak Hernaniko Galarreta Parke Teknologikoan duen egoitzan.

Honetan, Agirre Lehendakaria Centerrek "Ekintzailetza kolaboratiboa. Enpresen arteko lankidetzarako metodologia" hitzaldia eskeiniko du, eta eskualdeko eta zeharkako elkarteekin batera lanean arituko gara ondorengo programaren arabera:

8.30: Harrera

 8:45: Foroaren aurkezpena

 9.00: Agirre Lehendakaria Center: "Ekintzailetza kolaboratiboa. Enpresen arteko lankidetzarako metodologia".

 9:30: Eskualdeko elkarteekin mahai-ingurua (Goierri Valley, Enpresare eta Azaro Fundazioa). Moderatzailea: Koldo Azkoitia.

 11.15: Kafea

 11.35: Zeharkako elkarteekin mahai-ingurua (Industrial Navarra Fundazioa, Ner Group, San Prudencio Fundazioa). Moderatzailea: Carlos Etxeberri.

 13.20: Taldeko lana: ondorioak eta etorkizunera begira dauden aukeren azterketa.

 14.20: Lunch

 15.30: Amaiera

Ekitaldia publikora zabalik dago. Mesedez, jakinarazi iezaguzu etorriko zaren fundacionarizmendiarrieta@gmail.com emailera idatziz edo 687736587 telefonora deituz.

  • Noiz 2019/04/11 08:30 - 15:30"
  • Non Orona Fundazioak Hernaniko Galarreta Parke Teknologikoan duen egoitzan
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal