Milioika eta milioika datu ateratzen dira gure mugikor eta ordenagailuetatik konpainia teknologikoetarantz. Behin prozesatuta, oso ahalmen handia dute eta oso arriskutsuak dira, baldin eta neurri gabe erabiltzen badira. Bada ohartarazi duenik zenbait konpainiak datuak erabiliz pertsonengan eragiteko duten gaitasunaz, horrela gehiago saltzeko, gure jokabideak baldintzatzeko eta baita hauteskunde batzuen emaitza erabakitzeko ere.

Baina datu bolumen hori erabil daiteke, halaber, gizartea eraldatzeko, gizarte gisa ditugun erronkei aurre egiteko. Erabil daitezke hiriak hobetzeko, kutsadura murrizteko, pobrezia eta gizarte-bazterketa saihesteko, gure pertsona nagusientzat zerbitzu berriak diseinatzeko, kaleak atseginagoak bihurtzeko gure seme-alabentzat.

Nazioarte mailan, ekimen berritzaileak abian jartzen ari dira, Big Datak ematen duen informazioa aprobetxatzeko eta pertsonen bizimodua hobetzeko. Hobeto ezagutze aldera, Mondragon Unibertsitateak eta Agirre Lehendakaria Centerrek, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, unibertsitateko komunitateari eta interesa duen edonori irekitako solasaldia antolatu dute.

Solasaldi honetan honako hauek hartuko dute parte: Mathew Claudelek, MITeko2 Berrikuntza Zibikoaren arduraduna, CRIEM-McGillen taldeak Montrealen berrikuntza-behatoki bat sustatzen ari dena Big Dataren tresnak erabiliz; Enaitz Ezpeleta, Mondragon Unibertsitateko irakaslea eta Carlos Garciak, Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoko Zuzendariak.

Azken batean, hitzaldi hau oso baliagarria izango da, batetik, gehiago jakiteko Big Dataren eta gizarte onurarako dituen ahalmenen inguruan, eta, bestetik, aukera paregabea nazioarte mailako aditu nagusietako batzuekin hitz egiteko.

Bat-bateko itzulpen-zerbitzua izango da.

  • Big Data: kaltea eragiteko edo gizarte onurarako?
  • 2018-12-11T18:30:00+01:00
  • 2018-12-11T20:00:00+01:00
  • Milioika eta milioika datu ateratzen dira gure mugikor eta ordenagailuetatik konpainia teknologikoetarantz. Behin prozesatuta, oso ahalmen handia dute eta oso arriskutsuak dira, baldin eta neurri gabe erabiltzen badira. Bada ohartarazi duenik zenbait konpainiak datuak erabiliz pertsonengan eragiteko duten gaitasunaz, horrela gehiago saltzeko, gure jokabideak baldintzatzeko eta baita hauteskunde batzuen emaitza erabakitzeko ere.
  • Noiz 2018/12/11 18:30 - 20:00"
  • Non Mondragon Unibertsitatea. Goi Eskola Politeknikoa (Iturripe egoitza. Loramendi 4. Arrasate)
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal