Datorren otsailaren 6ean ospatuko den mintegia hirien eta eskualdeen eraldaketa bultzatzeko metodologia eta ideia berritzaileak ezagutzeko aukera paregabea izango da, hiru ikuspuntu desberdinetatik: ezagutza (DDC), eskarmentua (Guggenheim Bilbao Museoa) eta erakunde-konpromezua (Bizkaiko Foru Aldundia).

 

Hizlariak:

 - Monica Moeskaer. Danish Design Center 

- Juan Ignacio Vidarte. Guggenheim Bilbao Museoa

- Maitane Leizaola. Bizkaiko Behatokia – Bizkaiko Foru Aldundia

Moderatzailea: Gorka Espiau. Agirre Lehendakaria Center 

Kopenageko Danish Design Centre nazioarte-mailako zentrurik garrantzitsuenetariko bat da, “design thinking” delakoaren alorrean. Bere xede nagusia berrikuntza eta garapena diseinu-prozesuen bidez bultzatzea da. Horretarako, pertsonekiko enpatian jartzen dute arreta, arazo zehatz baten inguruan egon daitezken aukerak eta erronkak identifikatzearren. Prozesu hauetatik propotipo eta ekintza berriak sortzen dira, benetazko aldaketa lortuz. Monica Moeskaer zentroko proiektu-arduraduna da; zehazki, bere lana berrikuntza eta diseinua hirien-eraldaketara egokitzean datza.

Bilboko Guggenheim Museoa hiri baten eraldaketa positiboaren eredu nabaria da, kasu honetan Bilbo. Bere hogeigarren urteurrena berriki ospatuta, museoko zuzendaria den Juan Ignacio Vidartek eskarmentu handia dauka kolaborazio publiko eta pribatuak bateratzeko erronkan.

Bizkaiko Foru Aldundiak, bere aldetik, apostu handia egin du berrikuntza gehitzeko politika publikoak diseinatzeko orduan. Bere estrategiaren ardatz nagusia entzute-prozesuetan eta herritarron parte-hartzean oinarritututako metodologiak dira. Horretarako, duela hilabete batzuk Danimarkako DDC zentroarekin elkarlana martxan jarri zuten.

Datorren otsailaren 6ean ospatuko den mintegia hirien eta eskualdeen eraldaketa bultzatzeko metodologia eta ideia berritzaileak ezagutzeko aukera paregabea izango da, hiru ikuspuntu desberdinetatik: ezagutza (DDC), eskarmentua (Guggenheim Bilbao Museoa) eta erakunde-konpromezua (Bizkaiko Foru Aldundia).

Leku mugatua. Baieztatzea ezinbestekoa da: openakademia@agirrecenter.eus

Aldibereko itzulpena egongo da.

  • Berrikuntza publikoa eta hiriak: Danimarkako esperientzia
  • 2018-02-06T17:00:00+01:00
  • 2018-02-06T18:30:00+01:00
  • Datorren otsailaren 6ean ospatuko den mintegia hirien eta eskualdeen eraldaketa bultzatzeko metodologia eta ideia berritzaileak ezagutzeko aukera paregabea izango da, hiru ikuspuntu desberdinetatik: ezagutza (DDC), eskarmentua (Guggenheim Bilbao Museoa) eta erakunde-konpromezua (Bizkaiko Foru Aldundia).