unibertsitateaeuskalgizarteakulturaikerketa
Azaroak 27, asteartea, arratsaldeko 6etan. Bizkaia Aretoa (Arriaga gela)

Unibertsitateak erantzukizun handia du heziketaren eta giza garapen iraunkorraren arteko lotura indartzen. Bere ekarpena funtsezkoa da bizi garen mundu honen ulerkuntza kritikorako, komunitate global eta tokiko bateko kideak izatearen kontzientzia sortzeko, eta giza garapen iraunkorra sustatzeko, bai pertsona mailan, eta bai gizarte mailan.

Unibertsitateak euskal gizarteari egindako ekarpena hobeto ulertzeko helburuarekin, Euskal Herriko Unibertsitateko eta Agirre Lehendakaria Centerreko ikerketa-talde batek ikerlana egin du, euskal unibertsitate-sistemak gizarte osoari egindako ekarpenen eta dituen funtzioen inguruko pertzepzioa gaitzat izanik.

Datorren asteartean, azaroak 27, arratsaldeko 6etan, Bizkaia Aretoko Arriaga gelan, ikerketa honen ondorioak aurkeztuko ditugu. Ikerketan askotariko iritziak identifikatu dira euskal unibertsitatearen orainaz eta geroaz.

Aurkezpen honetan izango dira Adolfo Morais, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea; Josu Amezaga, UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko zuzendaria; eta Paul Rios, Agirre Lehendakaria Centerreko Open Akademia arduraduna.

Aurkezpenaren ondoren, solasaldia izango da. Gogoeta egingo da euskal unibertsitatearen eta gizarte-eraldaketari egiten dion ekarpenaren inguruan, gai giltzarria euskal gizartearen etorkizunerako. Bertan parte hartuko dute Itziar Alkorta Idiakezek, UPV/EHUko irakasleak, eta Guillermo Dorronsorok, Ibermatikaren Ipar Aldeko zuzendariak. Jone Martinez Palacios ikerketa-taldeko kideak zuzenduko du solasaldia.

Baieztapena eskatzen da: 94 601 79 86 / openakademia@agirrecenter.eus

  • Zer unibertsitatea euskal gizartea kultura ikerketa
  • Noiz 2018/11/27 18:00 - 19:30"
  • Non Bizkaia Aretoa (Arriaga Gela). Bilbao
  • Kontaktu izena
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal