elkarrizketabakeahitzaldia
Datorren maiatzaren 31n Adam Kahane izango dugu gure artean, Agirre Lehendakaria Centerrek antolatutako hitzaldian

Kahane bakearen aldeko bitartekaririk eta erraztailerik entzutetsuenetako bat da. Hego Afrikako trantsizioan inplikatu zenetik, Apartheida atzean utziz, herrialde ugaritan egin du lan gobernu, gerrilla, gizarte erakunde eta alderdi politikoekin. Bere azken ekarpena Kolonbian izan da.  

Esperientzia horren guztiaren emaitza gisa, berriki “Colaborar con el enemigo” liburua argitaratu du, hitzaurrea Kolonbiako presidente den Juan Manuel Santosek idatzi duelarik. Donostian aurkezteko aukera paregabea izango dugu datorren maiatzaren 31n, 18:30ean, Tabakaleran.

Halaber, gure artean izango ditugu Manuel Nuñez, Caliko Universidad Javerianako Ikerketa Zuzendaria; Alejandro Toro, Avanza Colombia Fundazioaren zuzendaria; Paul Rios, bake-prozesuetan aditua; eta Maribel Vaquero, Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen zuzendaria. Hauek guztiek bere ikuspegia eta gogoetak gehituko dituzte “arerioarekin elkarlanean” ideia iradokitzailearen inguruan, irtenbideak topatzeari eta bakea sustatzeari begira.

  • Zer elkarrizketa bakea hitzaldia
  • Noiz 2018/05/31 18:30 - 20:00"
  • Non Tabakalera. Gela Z. Donostia
  • Kontaktu izena
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal