Ostiralean, maiatzak 17, Kanaldudek ekoizten duen “Zuzenean zure esku” programaren saioa egingo da Beasaingo Igartza jauregian “Nolakoa izan behar luke euskararen nazioarteko lanak?” izenburupean.

Bidarraiko telebistak duen dinamika aberatsaren baitan, 15ero “Zuzenean zure esku” programa zuzenean emititzen du internetez. Oraingoan GARABIDEk heldu dio erronkari eta aste honetan emitituko den programan mundu mailan dauden milaka hizkuntzen inguruan arituko gara.

Mahai-inguruan parte hartuko dutenak honakoak dira:

Mahai-ingurua maiatzaren17an, ostirala, arratsaldeko 6etan eta Beasaingo Igartza jauregian egingo da eta zuzenean emitituko da kanaldude.eus-eko “Zuzenean zure esku” atalean.

Programa grabatu eta internet bidez zabaldu eta  gero, aukera izango da telebista arruntetan ikusteko. Izan ere, “Zuzenean zure esku” programa Hamaika, Goiena eta Xaloa telebistetan emititzen baita.

 Herritarrak ekimenean parte hartze aktiboa izateko aukera du, mahai-inguruan publiko gisa parte hartuz, horretarako 17:30an Beasaingo Igartza jauregira hurbilduz. 

 Informazio gehiagorako edo behar duzuenerako honakoak dira harremanetarako GARABIDEko pertsonaren datuak:

Kontaktua: Juan Luis Arexolaleiba “Gatxi”

Telefonoa: 626 091 858 / E-posta: gatxi@garabide.eus