Nekane Balluerka: “Gizarte-kohesioa lortzea gaur egun daukagun erronkarik handiena da”

Nekane Balluerka UPV/EHUko Psikologiako lizentziaduna (1989) eta doktorea (1993) da eta Sari Berezia bietan jaso du. UPV/ EHUko irakasle da 1989tik eta Portaera Zientzien Metodologiaren arloko katedraduna da 2009tik. Bere ikerketa-ildoak ebaluazio psikologikorako tresnak egiteko eta kulturarteko egokitzapenerako metodologian eta gizarte eta osasun zientzietako datuak aztertzeko ereduetan oinarritzen dira.