Naroa Jauregizuria: “Gure nortasuna eta proiektatzen dugun irudia ez datoz bat eta horretan egin behar dugu lan”

Naroa Jauregizuria Basque Country markan aditua da eta Agirre Lehendakaria Centerreko X.urteurrenean hartu zuen parte. Ikasketaz soziologoa da, eta egun hizkuntza-kudeaketa aholkularia da AHIZEn, AEKren hizkuntza-aholkularitza zerbitzuan. Berdintasun- eta garapen-politiketan, erakundeetako komunikazioan eta kultura transmisioan aditua eta aritua ere bada. 2013tik nazio-markagintzarekin eta kultura-transmisioarekin lotutako ikerketa, lan eta proiektuak egin ditu hainbat erakunde eta eragilerekin elkarlanean. Besteak beste, nazio-eraikuntza eta garapenean branding delakoak eman ditzakeen onuren inguruan hausnartzen eta Euskal Herrian gai horren inguruan egin direnak jasotzen, ordenatzen eta bateratzen aritu da. Horren emaitza da UEUk argitaratutako Nazio Marka. Nola transmititu gure balioa liburua. Euskararen marka ikerketa proiektuan ere kolaboratu du NIK (EHU) ikerketa taldean. 2017tik, Euskara.Kultura.Transmisioa. Ertzetatik ikerketa eta esku-hartzea garatzen eta zuzentzen dabil.