Home Sin categorizar Daniel Lasa: “Sukaldaritza gure kultura ezagutzera emateko tresna da”
Daniel Lasa Imago sukaldarien kolektiboaren sortzailea da. Donostiako Goi Mailako Sukaldaritza Eskolako teknikari espezialista. Jatetxe gastronomiko ezberdinetan hezia, 1998 eta 2018 artean Mugaritz proiektuan parte hartu zuen, 14 urtez I+Gko burua izan zelarik. Elikadura arloko ikerketa proiektuak garatu ditu, baita hainbat arlo artistikorekin kolaborazioak ere, hala nola musika, pintura, literatura, eta gastronomia eta zientziari buruzko lehen aldizkari zientifikoa sortu du, International Journal of Gastronomy and Food Science (Elsevier argitaletxea) aldizkarian editore gisa jardunez. Unibertsitate, enpresa eta zentro teknologikoekin topaketak eta lankidetzak sustatu ditu, eta sormenari eta berrikuntzari buruzko ikastaroak eta hitzaldiak eman ditu nazioarteko sukaldaritza-kongresu garrantzitsuenetan eta sukaldaritzako topaketa zientifiko ugaritan. Esperientzia handia du proposamen gastronomikoak aztertzen eta eraikitzen, proiekzio enpresarial eta sozialarekin.